60 urtetik gorako amezketarrentzat, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute. Izena emateko egunak: irailak 19, 20 eta 21. Txartelaren prezioa: 30 euro pertsonako. Irteera goizeko 08:30ean plazan, gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geratuko da autobusa. Goizean Eltziego herria ezagutzeko aukera izango da eta hamaiketakoa ere bertan egingo dute. Gero Guardiara joango dira eta Hotel Marisan bazkalduko dute. Guardia ezagutzeko aukera izango da bazkaldu aurretik edo ondoren. Arratsaldez, eta denbora ematen badu Gares herrian paseotxoa eman eta iluntzerako etxera itzulera.
Arratsaldean eskolako neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira, eta elkarrekin eskulanak egingo dituzte.
Galtzaundi Euskara Taldearen Irakurle Taldean Joseba Sarrionandiaren Lagun Izoztua liburua aztertuko dute. Dinamizatzaile lanak, Yurre Ugartek egingo ditu.
Ba al dakizu udalak Errebote plaza guztiz eraberritu eta bere erabilera mugatu nahi duela? galderari erantzunez, EH Bilduk hitzaldia eskainiko du.
Erakusketa 5-12 urte bitarteko haurren lanekin osatuta dago. Marce Tenak zuzenduta. 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00.
Aralar Atzo: Jesus Elosegiren argazkiak. Bedaio eta Nafarroako Azkarate herrien arteko muga den Zaraten..