Hiritik At izango da gonbidatua. Errenterian gazteentzat Etxebizitza komunitario proiektuaren prozesutik abiatuta eredu ezberdinen eztabaida zabaltzeko mahai ingurua osatuko da.
Bileran honako galderei erantzungo zaie: "Zer egin dezakegu Amasamendiko bordak eta bideak berreskuratzeko? Zein aisialdi mota nahi dugu Amasarako?" Tokiko Agenda 21 Planaren barruan aurreikusi diren ekintzak konpartituko dira herritarrekin.
7 urtetik 99 urte bitarteko gazteentzat antolatu da saioa. Ipuin bat, olerki bat edo bertso bat partekatu ahalko da bertan.
Xabier Irujo Amezaga, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari kidea izango da Kasinoko lehen solairuan hitzaldia eskainiko duena. Bestetik, Eneko Tuduri Zubillaga, Artearen Historian gradudunak, San Salvador de Gallipienzo-ko horma-pinturagotikoen azterketa Ekin argitaletxearen azken argitalpenaren aurkezpena egingo du. Gainera, Miren Zeberio eta Enrike Solinis musikariek Erdi Aroko musika joko dute garaiko tresnekin.
Zine Foruma, jatorrizko bertsioan. Bi saio: 19:15 eta 21:45. Familia baten istorioa kontatuko du. Basoko etxe batean bizi dira, inongo soinurik egin gabe. Soinurik egiten ez baduzu, ez zaituzte antzemango…
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Sarajevo, gerra eta bakea erakusketa ikusgai ekainaren 29a arte.
Renaud Harrison-en, Art Fix (Kanada), “Hirian Hazi” erakusketa kolektiboa ikusgai dago. Bertan, "haurtzaroari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten da, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapen beldur eta txundidurak erabiliz oinarritzat”.