Tolosaldeko Gazte Mugimenduko Gazte topaketak. 09:00. Gosaria.10:00. Ondorioak.12:00. Auzolana.
10:30. Meza. 11:00. Altxorraren bila Laskoraineko ikasleekin. 16:30. Iurreamendi egoitzako abesbatza. 17:30. Tolosako Musika Eskolako ikasleak.
Mikel Zubeldia Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko lehendakaria eta Bidatz Sasiain Biologian lizentziatua izango dira hizlariak. Erlea eta erlezaintzari buruz hitz egingo dute. Erlearen bizimodu interesgarria gerturatuko dute eta erlauntzetik ateratzen diren produktuez hitz egingo dute (eztia, polena, argizaria, propolia, erregin jelea, apitoxina).
Euskal abestiak abestea gustuko duten herritarrei irekitako saioa da.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Sarajevo, gerra eta bakea erakusketa ikusgai ekainaren 29a arte.