Sagardoaren inguruko formazio saioa, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak antolatuta.
Ekintza Guraso Elkarteak antolatuta, psikomotrizitate gelan.
Leire Ibarguren Laura esaten zioten liburuaren egilea eta Miren Odriozola protagonista bertan izango dira.
Santio jaien antolaketarekin jarraitzeko bilera izango da.
Javier Madina psikologoak emango du hitzaldia. Berdinbide, Berdintasunaren alde eta Genero Indarkeriaren kontrako Gizonen Elkarteak antolatzen duen azkena izango da. Javier Madina psikologo kliniko, genero-indarkeriaren gaineko kongresu askotan hizlari eta tratu txarren biktima zein erasotzaileentzako arretan espezialista da.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Boinas Elosegi 1858-2018. Boinas Eloseguiren historia ezagutzera ematea Txapelak nola egiten diren, dauden motak,….erakustea Atzo gaur eta biharko txapela omendu, Euskal entitate eta enbaxadorea dena nazioarte mailan. Txapela eta txapelak dituen erabilerak ezagutzera ematea
Afrikako bihotzera bidaia magikoa. Argazki erakusketa, Nuria Faig Pujolrás. Etiopia Utopia Fundazioak antolatuta.
28. Kulturaldiaren barruan eginiko V. Argazki Rally-ko lanekin osatutako erakusketa izango da ikusgai.