Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Hitzaldian Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Baratze parkera Furgobaratza zerbitzua etorriko da, nahi duen herritar guztiei zerbitzua eskaintzeko.
Bi saio: 19:15 eta 22:45. Zine foruma, jatorrizko bertsioan.
24. Musikaria Astearen barruan, Miriam Ulanga organo jotzaileak eskainiko du kontzertua.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Boinas Elosegi 1858-2018. Boinas Eloseguiren historia ezagutzera ematea Txapelak nola egiten diren, dauden motak,….erakustea Atzo gaur eta biharko txapela omendu, Euskal entitate eta enbaxadorea dena nazioarte mailan. Txapela eta txapelak dituen erabilerak ezagutzera ematea
Afrikako bihotzera bidaia magikoa. Argazki erakusketa, Nuria Faig Pujolrás. Etiopia Utopia Fundazioak antolatuta.
28. Kulturaldiaren barruan eginiko V. Argazki Rally-ko lanekin osatutako erakusketa izango da ikusgai.
Bigarren eskuko arropa, jostailuak, liburuak, Saharatik ekarritako bitxiak… salgai izango dira euroz euro ahalik elkartasun gehiena biltzeko, 12 haur sahararrek bi hilabete Tolosaldean igaro ditzaten.