Gazte Festak gerturatzen ari direla eta, Gazte Festetan edota San Bartolome festetan txosna jarri nahi duten eragile eta kultur elkarteei egin diete batzordera joateko deia.
Juan Kruz Igerabideren 'UR: erori nahi ez zuen tanta' ipuina oinarri gisa hartuta, Adunako eskolako LH5 eta LH6ko ikasleek ipuineko pertsonaiak antzeztuko dituzte, Igerabide kontalari gisa dutela. Horrekin batera, Loatzo musika eskolako kideek musikaz lagunduko dute emanaldi eta Adunako herritar talde batek ere parte hartuko du.
Ekainaren 10ean egingo den 201,9 kilometroko giza kateari begira,argazki erraldoia aterako dute. E10 BAI ipini nahi da herritarren artean. Argazkia ateratzeaz gain, egun horri begirako informazioa zabalduko da: izena emateko aukera, materiala salgai,... Amaitzeko, pintxo batzuk eta edaria eskainiko dituzte. Familia bakoitzari pikatzeko zerbait eramatea eskatzen zaio.
Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia izango da Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea du helburu.
Azken aste honetan bi emakume erail dituztela salatzeko elkarretaratzea deitu dute, Anoetako Emakume Taldeak eta Anoetako Udalak.
19:15. Futbito txapelketa: Liztorrak vs Betelu.20:00. Pintxo potea Elortza eta Larrañaga trikitilariekin. Ondoren. Dj Bull.
Naoko Yamada. 130 min. Jatorrizko bertsioa. Zine foruma. 19:15 eta 21:45eko saioa.
Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia izango da Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik. Euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea du helburu.
Julian jostailu denda zahar baten jabea da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana birbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak ariko dira afal ostean, Sarek antolatuta. 25 euroan izango da menua eta ikasle eta langabetuentzat 15 euroan. Txartelak, RK, Iratzar eta Iriarten egongo dira salgai.
Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da.
Sarrerak salgai online (www.musikaze.net/bidean webgunean) edo apirilaren 14an, larunbatean, 18:00etatik aurrera, Anoetako Gaztetxean bertan. Aurrez 8 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan 10 euro.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Boinas Elosegi 1858-2018. Boinas Eloseguiren historia ezagutzera ematea Txapelak nola egiten diren, dauden motak,….erakustea Atzo gaur eta biharko txapela omendu, Euskal entitate eta enbaxadorea dena nazioarte mailan. Txapela eta txapelak dituen erabilerak ezagutzera ematea
Afrikako bihotzera bidaia magikoa. Argazki erakusketa, Nuria Faig Pujolrás. Etiopia Utopia Fundazioak antolatuta.