Tolosaldeko herri erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloa. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburua: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?. Bi galdera horiek erantzuteko, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek.
Plazako eskolan Hirutik bat Peruko mendietako espedizioaren inguruko ikus-entzunezkoa.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak kontzentrazioak deitu ditu Gipuzkoako anbulatorioetan. Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lemapean. Herritarrak mobilizatzera gonbidatu nahi ditu
Pentsatu ere ondoen oinez egiten duenez, bidaiaren mugimendua eta lekualdatzea beti gertatzen zaio hausnarketarako leku eta une emankorra. Lujanbiok, besteak beste, Australia edo Kanada zeharkatu ditu bakarrik bidaiatuz. Maialen Lujanbioren eskutik.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Boinas Elosegi 1858-2018. Boinas Eloseguiren historia ezagutzera ematea Txapelak nola egiten diren, dauden motak,….erakustea Atzo gaur eta biharko txapela omendu, Euskal entitate eta enbaxadorea dena nazioarte mailan. Txapela eta txapelak dituen erabilerak ezagutzera ematea
Raketistak lehen eta orain argazki erakusketa ikusgai dago. Azken egunean, izen bereko dokumentala eskainiko dute, 18:30ean.