Trafiko-istripuak prebenitzeko sortu da, eta Zubimusu Ikastolako eta Erniobea Institutuko 107 ikaslek eta 7 irakaslek hartuko dute parte.
Doako tailerra izango da. Tomate landare bereziak banatuko dira gerturatzen direnen artean. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, landare eta hazi ekologikoak…).
Odol emaileei eta oraindik inoiz eman ez dutenei bertaratzeko deia egiten diete.
Herritarrekin euskararen egoerari buruz hausnartzeko tartea hartuko dute Galtzaundi Euskara Taldeko eta UEMAko kideek. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dute: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?
Marian Esnaola eta Joxean Urkiola izango dira hizlariak. Duintasunak antolatuta.
Santio jaiak antolatzeko herritarrei eta eragileei festa batzordean parte hartzeko deia egiten diete. Udaletxeko batzar aretoan izango da bilera.
Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45.
Jokel tabernako sukaldariak egindako Berazubi pintxoaren aurkezpena. Errioxa jatorriko ardoarekin egingo da pintxoaren dastaketa.
Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna. Alternatibak badaude. Apirilaren 12an epaituko dituzte Intxaurrandieta eta Errazkin.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.