Herritarrekin euskararen egoerari buruz hausnartzeko tartea hartuko dute Galtzaundi Euskara Taldeko eta UEMAko kideek. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dute: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?
Aurtengo Kirol Astea antolatzen hasteko lehen bilerara deitu dituzte larrauldarrak.
Abestea gustuko duten herritarrei luzatzen diete gonbidapena. Euskal abestiak abestuko dira taldean.
Tolosako autobus urbanoa dela-eta, bilera informatiboa antolatu du Amarozko Auzo Elkarteak.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.