Plisti-plasta txontxongilo antzerkia, Pantzart taldearen eskutik. 0-3 urte artekoentzat.
Dokumentalaren aurkezpena eta hitzaldia izango dira.
Shakespeare-ren tragediari buruzko Verdiren opera. Italiarrez gaztelerazko azpidatziekin.
Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta Marion Cruzek egindako lanak daude ikusgai.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.