Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Gurasoek parte hartzea gomendatzen da, aukera paregabea baita etxean umeei ipuinak nola kontatu ikasteko. Saioa amaitutakoan, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatuko die liburutegiak gurasoei, etxean kontatu ahal izateko.
Hitzarmen duin baten alde. Kaleratzerik ez! lelopean izango da manifestazioa.
Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira, eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Zine foruma Bi saio egingo dira. Lehenengoa. 19:15 Bigarrena. 21:45
Perla edo prostituta. Muturretako alderdien herrialdea da, europar kolonialismoaren alaba, eta txinatar komunismoaren ama. Zigor Aldamaren eskutik.
Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta Marion Cruzek egindako lanak daude ikusgai.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.