Tailerra: 17:00etatik 20:00etara. Irakaslea: Miriam Herbon Ordoñez Hizkuntza: Gaztelaniaz Salneurria: 30 euro Izen-ematea: Zizurkilgo udal bulegoetan "Elikadura kontzientearen bidez, eguneroko bizitzan ohitura eta baliabide batzuk barneratuko dituzu, jaten duzunaz gozatu ahal izateko, kezkatu gabe, eta horrela, jatea ez da sufrimendua izango".
Xabi Smithy erizaina eta nutrizionista izango da hizlaria. Zumadi eskolak antolatua.
Hileroko odol-ateratzea Txandarako zenbakiak Kultur Etxeko sarreran jartzen dira egunean bertan 17:30ean. Ordua: 18:00-20:30
Bilboko gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldia izango da. Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiko llaburmentraien proiekzioa, Hegoak Elkarteak antolatuta.
Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira, eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Haurrentzat dantza tailerra (HH2, HH3 eta HH4). Astelehenetan, kultur etxean.
"Kanpotik ederra bada, ederragoa da barrutik" Otsailaren 20tik Martxoaren 20ra Salneurria: 40 euro. Eman izena harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 751 450 telefonoan, otsailaren 13a arte.
Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta Marion Cruzek egindako lanak daude ikusgai.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.