17:00. Gazteen arteko jolasak.Ondoren. Triki poteoa.21:00. Herri afaria.00:30. Gaitzerdi erromeri taldea, goizaldera arte.
18:00. Txupinazoa.21:00. Herri afaria.Ondoren. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek, Uemako ordezkariekin batera. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira, eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Italiar zirkuak lehen estreinaldia egingo du. Sarrerak, saioa baino 2 ordu lehenago jarriko dira salgai lehiatilan. 10 edo 15 euroan.
Aiztondoko herritarrek elkartasuna adieraziko diete kotxe karabana eginez. Villabonako kamioien aparkalekutik abiatuko dira, eta Danena futbol zelaiko aparkalekura joango dira. Ondoren. Elkartasun argazkia aterako dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.
Bertan ez da emakume txuririk, bidaiaririk, ezta turismo independenterik ere ikusten. Ez da herrialde merkea, ez dago modan, eta ezin zara erraztasunez mugitu leku batetik bestera. Monica Hernandezen eskutik.
20:00. Evaren alabak antzezlana. Altzoko (B)eroa talde feministak, Parekidetasun taldeak, eta Udaleko berdintasun sailak antolatua.
Lau figurantek Emiliano Zapataren bizitzari buruzko ikuskizun handi batekin aurrera egiteko ausardia dute, produktoreek eta protagonistek alde egin badute ere. Euren ezintasunak egoera barregarri batera kondenatzen ditu, sostengatu nahi duten fikzioarekin behin eta berriz estroputz egiten duten bitartean. Hizkuntza: Gazteleraz Sarrerak: Leidorreko lehiatila eta kutxako atarian
Haurrentzat dantza tailerra (HH2, HH3 eta HH4). Astelehenetan, kultur etxean.
"Kanpotik ederra bada, ederragoa da barrutik" Otsailaren 20tik Martxoaren 20ra Salneurria: 40 euro. Eman izena harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 751 450 telefonoan, otsailaren 13a arte.
Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta Marion Cruzek egindako lanak daude ikusgai.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.