16:00. Txokolate jatea eskola atarian, Guraso elkartearen eskutik. 17:30. Haurren dantza, trikiti eta txistu emanaldia. 19:00. Pintxo potea.
Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares gasteiztarraren ikus-entzunezkoa. "2015eko Irailean hartu genuen hegaldia Buenos Aires hirira eta 2016ko abuztuan Quiton bukatu genuen Hego Amerikan zehar eginiko urtebeteko bidaia: Argentina, Txile, Patagonia, Bolivia, Peru eta Ekuador".
Datorren astean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek Bakean dagoenari bakean utzi! binakako bakarrizketa eskainiko dute. Emanaldia bereziki helduei zuzendutakoa baldin bada ere, deneni luzatzen zaizue gonbidapena.
Txapelketako kanporaketa jokatuko da, eta bertako irabazleak Gipuzkoako kanporaketara sailkatuko dira. Bikoteko: 20 euro.
Gorputz adierazpen ikastaroa, urtarrilaren 27an, eta otsailaren 3,17 eta 24an. Izen-ematea: urtarrilaren 19ra arte, udaletxean, liburutegian, edo e-mailez:tsoto@anoeta.eus. Prezioa: 25 euro.
Tomas Hernandezek azkenengo 50 urtetan egindako kartelen erakusketa