Pedro Maria Otaño ikas komunitatea den neurrian, ikastetxean antolatzen diren jarduera komunitateak antolatuak izaten dira. Oraingo honetan eta eskolako ildoari eta batez ere, HHko ildoari jarraituz, gelek moldaketa bat behar zuten. Eskolako senideei beharra luzatu eta haiek auzolanean gelei itxuraldaketa ederra eman diete. Udalaren laguntzari eta senideen elkarlari esker gela eraberrituak gelditu dira. Lan horri nolabaiteko eskertza eman nahiean, datorren asteartean 16:45etan HHko gelen inaugurazio ekitaldia egingo da. Bertan, parte hartzaileen bizipenak jasotzeko eta gela berrituak ikusteko aukera izango da. Ekitaldiari bukaera luntx batekin emango zaio.
Paco Rocaren Etxea. Ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubeko liburuak liburutegian mailegatu daitezke.
Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin. Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.