Laskorain ikastolak hitzaldi honetara gonbidatzen zaitu. "Teknologia berrien erabilera seguru, osasuntsu eta adiskiziorik gabekoa" Hizlaria: Arrate Emaldi
Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra ospatuko dira Anoetako Jaiak, eta prestaketa lanekin hastera doaz.
Lehen aldiz, Villabonako zineman opera oso bat ikusteko aukera izango da, pantailan. Atsedenaldian, zinemako sarreran, zerbait hartzeko aukera izango dute opera zaleek. Sarrerak aldez aurretik 7 eurotan (Amasa eta Basajaun) eta egunean bertan, 10 eurotan.
Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin. Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.