Ostirala, abenduak 15



Talo tailerra

Anoeta

Talo tailerra izango da, Anoetako Mintzalaguna-gurasolagunak antolatuta.

Talo tailerra

Talo tailerra izango da, Anoetako Mintzalaguna-gurasolagunak antolatuta.


15:00

La estación de las mujeres filma

Mikelasagasti auditoriuma, Anoeta

Leena Yadavek zuzendutako pelikua da eta Indiako Gujarat herrian kokatuta dago. Bertan, lau emakumek aurre egiten diete esklabo bihurtzen dituzten antzinako tradizioei eta gizonei. Sekulako adiskidetasuna dute beren artean, eta beren askatasuna desio dute. Era berean, maitasunarekin eta beste mundu batekin amesten dute.

La estación de las mujeres filma Mikelasagasti auditoriuma

Leena Yadavek zuzendutako pelikua da eta Indiako Gujarat herrian kokatuta dago. Bertan, lau emakumek aurre egiten diete esklabo bihurtzen dituzten antzinako tradizioei eta gizonei. Sekulako adiskidetasuna dute beren artean, eta beren askatasuna desio dute. Era berean, maitasunarekin eta beste mundu batekin amesten dute.


16:00

Kirol Astea

Zizurkil

Neska futbolarien entrenamendu berezia Aintzane Encinas Realeko jokalari ohiaren eskutik. 2004 eta 2006 urteen artean jaiotako neska guztiei irekia.

Kirol Astea

Neska futbolarien entrenamendu berezia Aintzane Encinas Realeko jokalari ohiaren eskutik. 2004 eta 2006 urteen artean jaiotako neska guztiei irekia.


18:00

Merkatu Txikia

Plaza, Alegia

Aralar Institutuak antolatuta.

Merkatu Txikia Plaza

Aralar Institutuak antolatuta.


18:00

Ipuin kontaketa, ingelesez

Liburutegia, Tolosa

Eguberrietako ipuin kontaketa ingelesez izango da, 3-7 urte bitarteko haurrentzat.

Ipuin kontaketa, ingelesez Liburutegia

Eguberrietako ipuin kontaketa ingelesez izango da, 3-7 urte bitarteko haurrentzat.


18:00

Ipuin kontalaria

Udaletxea, Berastegi

Beatriz Egizabalen Ni ta punto! helduentzako ipuin saioa egongo da, etzi, hilak 15, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Berdinbidean egitasmoaren barruan antolatu dute saioa.

Ipuin kontalaria Udaletxea

Beatriz Egizabalen Ni ta punto! helduentzako ipuin saioa egongo da, etzi, hilak 15, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Berdinbidean egitasmoaren barruan antolatu dute saioa.


19:00

Kantaurialdea filma

Topic, Tolosa

Gipuzkoa Naturaldia: Kantaurialdea filmaren proiekzioa, euskaraz.

Kantaurialdea filma Topic

Gipuzkoa Naturaldia: Kantaurialdea filmaren proiekzioa, euskaraz.


19:00

Bernardo Atxagaren hitzaldia

Ur mara museoa, Alkiza

Paisaiak hitzaldia emango du Asteasuko idazleak.

Bernardo Atxagaren hitzaldia Ur mara museoa

Paisaiak hitzaldia emango du Asteasuko idazleak.


19:30

Buah Txabal!! antzerkia

Udaletxea, Ikaztegieta

Jon Zubiaga aktoreak egingo du antzerkia. Euskara gaitzat hartuta izango da, eta oro har publiko gazteari zuzendutako lan izango da.

Buah Txabal!! antzerkia Udaletxea

Jon Zubiaga aktoreak egingo du antzerkia. Euskara gaitzat hartuta izango da, eta oro har publiko gazteari zuzendutako lan izango da.


19:30

Igor Meltxorrekin solasaldia

Gunea, Lizartza

Igor Meltxor idazle eta analista politikoarekin solasaldia antolatu du, EH Bilduk. Meltxorrek Kazetari Kanaia ikerkuntza kazetaritzako eta salaketa sozialeko proiektua zuzentzen du.

Igor Meltxorrekin solasaldia Gunea

Igor Meltxor idazle eta analista politikoarekin solasaldia antolatu du, EH Bilduk. Meltxorrek Kazetari Kanaia ikerkuntza kazetaritzako eta salaketa sozialeko proiektua zuzentzen du.


20:30

Antzerkia

Leidor, Tolosa

Azken itzulia antzezlana.

Antzerkia Leidor

Azken itzulia antzezlana.


22:00

XXI. Olentzerotan Jakin Minez

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Kontzertua. 2 poliedro. Musikariak: Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena. Garikoitz Mendizabal Zestoan jaiotako Goi Mailako txistularia da. Diskografia zabala du eta musika-talde ugarirekin egin du lan bakarlari moduan. Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, Korrontzi eta Kepa Junkerarekin adibidez. Aitor Furundarena ordiziarra da. Akordeoilari, musikagile eta irakasle da Musikenen. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Bi musika-ardatz ditu: musika garaikidea eta herri musika. Nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua izan da. Diskografia zabala du. 

XXI. Olentzerotan Jakin Minez Batzarremuño kulturgunea

Kontzertua. 2 poliedro.

Musikariak: Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena.

Garikoitz Mendizabal Zestoan jaiotako Goi Mailako txistularia da. Diskografia zabala du eta musika-talde ugarirekin egin du lan bakarlari moduan. Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, Korrontzi eta Kepa Junkerarekin adibidez. Aitor Furundarena ordiziarra da. Akordeoilari, musikagile eta irakasle da Musikenen. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Bi musika-ardatz ditu: musika garaikidea eta herri musika. Nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua izan da. Diskografia zabala du. 


22:15

The apartment, filma

Elizpe zinema, Alegia

Alegialdeko Zineklubak antolatuta.

The apartment, filma Elizpe zinema

Alegialdeko Zineklubak antolatuta.


22:30

Rafa Rueda

Bonberenea, Tolosa

Kontzertua eskainiko du bakarlariak. Sarrera: 8 euro.

Rafa Rueda Bonberenea

Kontzertua eskainiko du bakarlariak. Sarrera: 8 euro.



17:00
20:30

Merkatu Txikia

Ibarra

Ibarratik Misio Taldeak antolatzen duen Merkatu Txikia abenduaren 10etik 17ra irekiko dute eta jasotzen duten dirua Ekuador, Honduras eta Indian abian dituzten proiektuetara bideratuko dute. (Gauzak eramateko epea, hilak 9: 17:00etatik 20:30ak arte jasotzen dituzte plazan bertan dagoen parrokiako lokalean).

Merkatu Txikia

Ibarratik Misio Taldeak antolatzen duen Merkatu Txikia abenduaren 10etik 17ra irekiko dute eta jasotzen duten dirua Ekuador, Honduras eta Indian abian dituzten proiektuetara bideratuko dute.

(Gauzak eramateko epea, hilak 9: 17:00etatik 20:30ak arte jasotzen dituzte plazan bertan dagoen parrokiako lokalean).



11:00
20:00

Eguberrietako karrusela

Tolosa

11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Eguberrietako karrusela Trianguloan-

Eguberrietako karrusela

11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Eguberrietako karrusela Trianguloan-


18:00
20:30

Seve Iglesiasen erakusketa

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Paisaia, erretratuak eta pintura abstraktua. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 10:30-13:00.

Seve Iglesiasen erakusketa Gurea antzokia

Paisaia, erretratuak eta pintura abstraktua.

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30.

Larunbatetan: 10:30-13:00.



17:30
20:30

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin. Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa Aranburu jauregia

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde

Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.