13:00. Solastoki Jubilatu Elkarteko bazkide izan ziren hildakoen omenezko meza. 13:30. Tremes-ogia banatuko da doan. 14:00. Jubilatuen bazkaria Iriarte Jatetxean. Bakailao entsalada / onddo eta ganba hostopila / legatza parrilan txipiroi zukuarekin edo solomilloa guarnizioarekin (aukeran) / gazta tarta jogurt izozkiarekin / kafea, ura eta ardoa. Prezioa: 36 euro (Iriarte Jatetxean izena eman behar da azaroaren 25a baino lehen, eta haragia edo arraina jan nahi den aukeratu behar da). 18:00. Tailerra 1: haurrek eta 12 urte arteko gaztetxoek egindako marrazki ederrenaren bila Etxola haur-txokoan. 19:00. Jakoba Errekondo: Sagardogintzaren istorioak hitzaldia, eta Landareak lantzen liburu berriaren aurkezpena udal-liburutegian.
Bihotzerre-pantzart antzerki taldearen ikuskizuna izango da. Antolatzailea: Mugarik Gabe GGKE
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Altzoko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren barruan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen doako tailerra antolatu du.
Sarrera: 3 euro. Aldez aurretik: Amasa kafetegian eta Basajaun liburu dendan. Egunean bertan, 18:30etik aurrera leihatilan. Dokumentala ikusi ostean, solasaldi txiki bat egingo da Yuri Agirre zuzendariarekin.
'El sillón’. Winged Cranes. Topic zentroa. 22:00. Helduei zuzendutako lana hitzik gabea da. Madrilgo konpainia Londresen sortu zuten. Euren azken lana Topic-en egindako egonaldi batean sortu zuten eta Madrilgo Surge jaialdian estrainatu zuten.