Sukaldaritza larreko-landare gastronomikoekin: tokiko zazpi sendabelar aztertu, bildu, sukaldatu eta dastatu. (Aperitiboak, bazkaria eta infusioa barne) 6-7 orduko iraupena izango du, eta 20-25 euro ordaindu beharko da. Clara Gutierrezek eskainiko du, biologian eta etnobotanikan aditua. Matrikula: udaletxean bertan edo agenda21@orendain.eus helbidera idatzita.
09:00-13:00. Ibarrako babarrunaren VIII. Lehiaketa Herrikoia.12:00. Sagardoa nork ondoen ateratzen duen erabakitzeko txapelketa.14:30. Babarrun jatea.16:30. Sari banaketak.18:00. Autobiographikal poesia saio antzeztua, gaztetxean eta kantu bira herrian zehar. Indarkeria Matxistaren Kontra egiteko.20:30. Afari-merienda gaztetxean.
Gabonetako menua aukeratzen laguntzeko sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Hiru egunetan banatu dute ikastaroa eta Javi Rivero eta Eneko Amondarain sukaldariek gidatuko dituzte saioak.
Indarkeria matxistaren kontrako flashmoba egingo dute. Aske matte, aske bizi abestiaren erritmora.
12:00. Ekitaldia izango da herriko plazan. Hariarekin sarea sortuko dute, idatzi bat irakurri eta herriko musikari-kantari eta gazteek gaiarekin lotutako abestiak eskainiko dituzte: No dudaría, Beldurrak ahaztuta, Konplize ditut... Ondoren. Gaztaina erreak izango dira. Inplikatu, ez izan konplize! Herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak dira.
Indarkeria Matxistaren Kontrako elkarretaratzea izango da.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea deitu dute Tolosako hainbat emakumek. Flashbobaren ondoren izango da, Trianguloa plazan.
19:00. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea, plazan. Ondoren. Volar dokumentala, Elizpe zineman.
TNTk hard bass feminista antolatu du. Mozorro, maskara, buruberoki, apaingarri eta tutuak hartzera deitu dituzte emakumeak, beren deialdira batzeko.
Fernando Gonzalez goi-mailako organo eta piano jolea eta Luis San Sebastianek klarinetea joko du.
Elkarretaratze zaratatsua (txilibitu, kazola...) plazan, indarkeria matxistaren aurka.
Gaztaina jatea egingo dute, eta trikiti eta pandero doinuez lagunduta izango da, Amuarrain elkartean.
Bi Bala taldeak 'Arazo modernoak' disko berria aurkeztuko du. Sarrera zortzi eurokoa izango da