13:30. Triki-poteoa. 15:00. Bertso bazkaria. 21:30. San Joan sua. Ondoren. XXX. Urteurreneko San Joan Dantza eta Soka Dantza berezia. Jarraian. Bide Batez taldearen emanaldia.
15:30. Pilota partidak, judo emanaldia eta dantza eta trikiti emanaldiak izango dira. 21:00. Afaria frontoian (aurten janaria eta edaria bakoitzak berea eraman beharko du). 23:00. San Joan sua piztuko dute.
17:00. Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena. 18:30. Plaza Berrian Traka-Traka elektrotxaranga. 19:00. Plaza Zaharrean, haurrentzat San Joan su txikia piztuko da. Tolosako Musika Eskolako Ikasleen bandak jardungo du. 19:30. Bertso jaialdia Zerkausian: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal. Gai jartzaile Imanol Artola felix. 19:30. Kontzertua Plaza Berrian:Maitane eta Xabi. 19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arratseko otoitzetan parte hartzeko. 20:00. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan. 22:00. San Joan sua piztuko da Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Jarraian, Udaberri dantza taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da.Ondoren. Hodeiertz Abesbatzak kantatuko du. 23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Eztanda eta TPR.
18:00. Panpina eta sua prestatzen hasi. 21:00. Afaria, barrikotea. 21:30 - 22:00. San Joan sua piztuko da.
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin. 20:30. Herri afaria plazan. Izen-emate epea ekainaren 14ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta eskuzapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 22:15. Txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. ondoren, suaren inguruan San Joan Zortzikoa, kantuak eta erromeria, aho soinuarekin.
19:30. Herriko gazteen dantza saioa. 20:00. San Juan sua herriko txalapartariek alaiturik. 21:00. Afaria Urrutxugain auzoan. Txartelak ekainak 21a baino lehen hartu behar dira tabernan. Helduak 15 euro eta haurrak 5 euro ordaindu beharko dute.
19:30. Segan ariko dira antzinako garaiak oroituz. Gaztetxoak nahiz helduak ongi etorriak izango dira. 21:00. Erroizpe kirol elkarteak antolatuta sardinak erreko dira plazan. Ondoren. Sua piztuko da futbol zelaian eta Txispiri guraso elkartea eta Erroizpe elkartearen eskutik haurrek eta helduek suaren inguruan dantza egingo dute.
19:30. Sagardo dastaketa eta urdaiazpiko mozketa, plazan. 21:00. San Juan sua eta ondoren, suziriak. 22:30. Mus txapelketa herrikoentzat, Martintxon.
20:00. Herritarrak plazan elkartuko dira, Elbarrenako su ezberdinak bisitatuko dituzte kalejiran.22:30k aldera sua piztuko dute, eta San Joan dantza dantzatuko dute, eta zizka mizka batekin emango diote amaiera festari. 22:00. Sua eta txokolate jatea, San Millan eskolako guraso elkarteak antolatuta.
20:00. Plazan elkartuko dira. Bakoitzak bere afaria eramango du eta festa batzordeak jarriko du edaria. 22:00. Sua piztuko dute.
20:00. Afari merienda guraso elkarteak antolatuta herritar guztientzat. 21:30–22:00. Sua piztuko da eta sua itzali arte festak jarraituko du.
20:30. Afaria. 21:45. Sua piztea. 22:00. Suaren inguruan dantza. 23:00. Erromeria.
20:30. Mokadutxoa eta edaria banatuko dute Arkaitz elkartekoek.21:30. Sua piztuko da. Arkaitz elkarteak eta udalak antolatuta.
20:30. Udaletxetik aterata dantza ikasten duten haurrek kalejira bat egingo dute eta San Joan zortzikoa dantzatuko dute suaren aurrean. Ondoren. Sua piztuko da eta gero nahi duenak urtero bezala ogitartekoak jateko aukera izango du Uztartzako parke inguruan.
San Joan bezperako afaria eta sua egingo dituzte. 20:30. Biltokian eta norberak bere afaria eraman beharko du.
20:30. Parkean elkartu eta afaria egingo dute. Jatekoa norberak eraman beharko du, eta edariak udalak eta guraso elkarteak jarriko dituzte. Ondoren. Sua piztuko dute.
21:00. Afaria. Udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu, jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du. Ondoren. Sua piztuko da. Suaren inguruan dantza egitera animatuz herritarrak.
21:00. Haur, gazte eta helduak baserritarrez, lamiaz, basajaunez... jantzita bertaratzera gonbidatu dituzte. Festa mundiala, dantza eta algara izango dira. Ondoren. Zahagiardoa.
21:00. Zahagi ardoa egingo dute. Udalak edaria jarriko du, eta bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du. Ondoren. Sua piztu beharko dute.
21:00. Zahagi ardoa, Hernialdeko Udalak edaria eta kafea jarriko ditu eta gainerakoa norberak bere etxetik eraman beharko du. 22:30. Sua piztu eta herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
21:45. Irurako dantzarien ikuskizuna. 22:00. Sua piztea. Ondoren. Eguzki goxo abesbatzaren eta dantzarien emanaldiak. Urtero bezala ardo goxoa eta pastak banatuko dira.
22:00. San Joan sua piztuko da. Oinkari eta Oinargi dantza taldeak, Eresargi abesbatza, trikitilariak eta txistulariak bertan direla.
Izaskun jatetexan jokatuko da kanporaketa. Finala, 32 bikoteren artean jokatuko da ekainaren 30ean, Xepla elkartean.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egin da jarri dute erakusketa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:00-13:00 / 16:00-19:00 Larunbat eta igandeetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Aire librean egindako pintura azkarraren erakusketa jarriko dute Anbiguan, Iñaki Epelde pintorearen omenez.
Amina Chaairi Tetuandarrak eginiko kuxinak ikusteko aukera izango da.