Igantziko Irrisarri Land-era. 19:30ak aldera iritsiko dira Berrobira.
10:00. Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira. 12:00. Mokadutxoen dastaketa plazan, Guretzako emakume taldearen eskutik. Zero Zabor filosofiari jarraituz, ekarri zure tupperra etxetik, pintxoak etxera eraman nahi badituzu. 12:30. Dantza taldeen emanaldia plazan. 18:00. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan,Gurdi kooperatiba elkartearen laguntzaz. 19:00. Anitz dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren. Taloak dastatzeko aukera izango da
11:00-14:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan. 11:00. Bisita gidatua (gazteleraz eta ingelesez).12:00. Tolosaldeko sagardoen aurkezpena eta dastatzea, enologo baten laguntzaz. 13:00. Dastatze azkarrak.
11:04. 3x3 futbol txapelketa. 18:28. Pintxopotea gaztetxean, Erein taldearen kontzertuarekin. 22:09. Kontzertua, gaztetxean: Extarlus, Nikotina music eta Little Martin Selektah.
Igandean beteko dira 37 urte Jose Migel Etxeberria Alvarez Naparra desagertu zela, eta hori dela eta familiaren baserrian bilduko dira, urtero bezala.
Irati Santigoren Aberne film laburra estreinatuko da, eta sarrera doan izango da. Aktoreei galderak egiteko aukera izango da.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egin da jarri dute erakusketa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:00-13:00 / 16:00-19:00 Larunbat eta igandeetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Ekainaren 9, 10 eta 11rako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Tena aranera. Arroil jaitsierak egiteko asmoarekin. Gorgol, Os Lucas eta inguruko beste batzuk. Casa de Piedra (Panticosa) aterpetxean egingo dute lo. Ekainak 9, ostirala: arratsaldean atera Tolosatik eta Panticosako aterpera joan. Ekainak 10, larunbata: inguruko arroil pare bat egin, ondoren berriz aterpera. Ekainak 11, igandea: inguruko arroil bat egin. Gero arratsaldean etxera buelta. Eraman beharreko materiala: neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.Oargin materiala alokatzeko aukera dago.Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 5, astelehena, 20:30ak arte.