Familia guztiarentzat eskainiko dute saioa, Estrella Ndong eta Idoia Sanchezek.
18:00. Inaugurazio ekitaldia.18:00-21:00. Sagardo azoka Trianguloa plazan.20:00. Sagardo coctail dastatzea Trianguloa plazan.
18:31. Txupinazoa. Ondoren. Sagardo dastaketa. 20:28. Manifa feminista, Samalda talde feministak deituta. Ondoren. Gazte afaria, plazan. 23:03. Kontzertuak: Otsein, TPR eta Egurra Ta Kitto. (Tartean ekitaldia). 02:01. Dj Bull gaztetxean.
Asteasu, Ibarra eta Tolosako bertso eskoletako ikasleen saioa izango da, Imanol Artola felix-ek gidatuta.
Ekainaren 28an Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna dela eta, hitzaldia eta ondoren solasaldia izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Sicut Pratum taldea ariko da. Ahotsak: Christine Leboutte, David Azurza, Juliette Van Peteghem, Miren Garikano Akordeoia: Aitor Furundarena. Sarrera, 6 euro. Hodeiertz abesbatzak antolatuta.
Udaberri Dantza Taldeak 60 urte betetzen ditu, eta 60 urteetan dantza taldetik pasa diren 43 pertsonen hitzak jaso dituzte ikus-entzuneko bat osatuz.
Tic Tac Tolosako kultur etxeko antzerki taldeak eskainiko du antzerkia, Elena Aranbarriren zuzendaritzapean.
Udaberriko egitarauaren barruan, ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute Sutarri taldeko dantzariek.
Anoetako Anitz dantza taldearen eta Loatzo Musika Eskolaren eskutik izango da.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Juanito Loperen Lagunak elkarteak antolatuta erakusketa jarri dute.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egin da jarri dute erakusketa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:00-13:00 / 16:00-19:00 Larunbat eta igandeetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
Ekainaren 9, 10 eta 11rako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Tena aranera. Arroil jaitsierak egiteko asmoarekin. Gorgol, Os Lucas eta inguruko beste batzuk. Casa de Piedra (Panticosa) aterpetxean egingo dute lo. Ekainak 9, ostirala: arratsaldean atera Tolosatik eta Panticosako aterpera joan. Ekainak 10, larunbata: inguruko arroil pare bat egin, ondoren berriz aterpera. Ekainak 11, igandea: inguruko arroil bat egin. Gero arratsaldean etxera buelta. Eraman beharreko materiala: neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.Oargin materiala alokatzeko aukera dago.Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 5, astelehena, 20:30ak arte.