KIDE (Kidetasunerako Dinamikak Eskola) proiektua aurkeztuko dute. Adimen emozionala eta gatazken kudeaketa bideratzeko hainbat estrategia jarri dituzte martxan: adostokiak, bitartekaritza zerbitzua, ikasle bitartekari laguntzaileak, Ciberkide eta bizikidetza behatokia. Estrategia desberdin horien kohesioa da KIDE.
17:00. Txupinazoa, Bolatokian. 17:30. Bola tiraldia, ume eta helduentzat. 18:00. Sagardo dastaketa. (Eguraldi txarra eginez gero, Zubimusu ikastolako aterpean). Eta buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetatik Loatzo musika eskolako Geronimo Dultzaina Taldearen eskutik.
EH Munduan jardunaldien barruan, Lotzen ADDen eskutik. LHko 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko gaztetxoentzat. Izen emateak, ehmunduan@gmail.com helbidean.
18:30. Amasahara erakusketa inauguratuko dute plazan jarriko den Saharar haiman. 19:00. Proiekzioa, eta tea eta daktil dastaketa. Photocall-a saharar jantziekin eta Ander Ortiz de Muruaren marrazketa saioa boligrafismo teknika erabiliz.
Torturaren gaineko hitzaldia izango da, eta Julen Arzuaga eta Olivier Peter (Nekane Txapartegiren abokatua) izango dira hizlariak. Udaletxeko ikus-entzuneko gelan izango da.
Ikaztegietako Gazte Taldeak antolatuta, hilabeteko lehen ostiraletan pintxo potea izango da.
Arakatzen elkarteak eta Kristau Etxeak antolaturiko solasaldia izango da, Jesusen bizitzari buruz, Tolosako kultur etxean.
Soledad Ruz Flamenko konpainiak eskainiko du. Sarrera: 15 euro.
Danon Txokoa tabernan jokatuko da kanporaketa. Finala, 32 bikoteren artean jokatuko da ekainaren 30ean, Xepla elkartean.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383 / berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Box.A Elkarteko hamahiru kidek hartu dute parte bertan, beraien ikuspuntu eta teknika ezberdinak ikusgai jarriaz. 1969an publikatutako liburua hartu dute oinarri.
Juanito Loperen Lagunak elkarteak antolatuta erakusketa jarri dute.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen hautaketa bat egin da jarri dute erakusketa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:00-13:00 / 16:00-19:00 Larunbat eta igandeetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00