Udaberriko egitarauaren barruan, Langaurre Eguna ospatuko dute. Mareara ibilaldia egingo dute, Mendi Asanbladak antolatuta.
Txoribox Tailerra izango da Aranzadiren eskutik, doan. 09:00-11:00. Hegaztien eraztunketa. 11:00-13:30. Kabi kutxen eratzea eta kokapena.
Aiztondo Denbora Bankuak antolatuta, mota guztietako gauzak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izango da. Denbora Bankuaren inguruko informazioa ere emango da. Trukeaz gain, beste ekintza batzuk / Además del trueque, otras actividades: 11:00. Hitzaldia: Euskal Mitologia.14:00. Truke-bazkaria: ekarri nahi duzun eta edaria, elkarrekin trukatu, dastatu eta gozatzeko. On egin!!! Parte hartzeko bi aukera daude. Egunean bertan etxean erabili gabe dauzkazun gauzak eraman, trukatzeko. Mahai bat jarri zure gauzekin. Horretarako aldez aurretik 631116605 telefono zenbakira deitu edo aiztondokodenborabankua@gmail.com idatzi.
Udaberri Dantza Taldeko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute.
Tolosaldeko Gure Esku Dagok Zelatunen ekainaren 10ean Bilbon egingo den Erabakitzeko prest mobilizazioari begira, atxikipen argazkia aterako du.
Maiatza Gorriaren barruan, Little Martin Selektah, Urbi Selektah eta Mountain Sounds.
Euskal Dantzen emanaldia izango da, eta segidan merienda dantzarientzat.
Donostiako Orfeoi Txikiak kontzertua eskainiko du, doan.
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383 / berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Box.A Elkarteko hamahiru kidek hartu dute parte bertan, beraien ikuspuntu eta teknika ezberdinak ikusgai jarriaz. 1969an publikatutako liburua hartu dute oinarri.
27. Berrobiko Kulturaldiaren barruko IV: Argazki Rallyko erakusketa ikusgai egongo da.
Juanito Loperen Lagunak elkarteak antolatuta erakusketa jarri dute.