Gazte Eguna, seigarrenez

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 8a, 17:57

VI. Gazte Eguna ari dira ospatzen Zizurkil Goran. Ataria-k mahaiaren bueltan harrapatu ditu, tertulian, baina ez dute atsedenerako tarte handiegirik hartu ere, jarraian bingoa eta garbantzu apustua egin baitute.

Txepetxaren igoerak iragarri du gaurkoa egun berezia izango dela Zizurkil Goran. Gazte Eguna dute eta parranda goizaldera arte luzatzeko aukera izango dute. Afaldu eta gero Oharkabe erromeria taldea izango dute eta ondoren, DJ Urki, Zentroan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!