Tolosaldeko Giltzarria

Zizurkilgo udalbatzaren deia galdeketan parte hartzeko

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 15a, 09:38

Zizurkilgo udalbatzak, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin, dei egiten die Zizurkilgo herritarrei asteburuko galdeketan parte hartzera.


Bi alderdiek onartutako mozioak honela dio:

"Udal honek, herritarren ordezkaritza duen heinean, begi onez ikusten du martxoaren 19ko galdeketa, eta are gehiago, dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera, iritzia agertzera. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako.

Guztion parte-hartzea ezinbesteko baldintza da erabakitze ariketa bat aurrera eramateko. Guztiok gara giltzarri. Martxoaren 19an, erabaki nahiaren espresio izango gara, ezberdinen arteko topagune, elkarbizitzaren giltzarri.

Europan martxan dabilen trena Euskal Herriko geltokira iritsi da, baita guk gobernatzen dugun herrira ere. Bertara igotzeko gonbita luzatzen dizuegu herritar guztioi, honako galderaren inguruan zure iritzia ematera:

Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

Irudikatu dezagun jende zoriontsua herri libre batean. Bozkatu, zure iritzia jakin nahi dugu!"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!