Batis Kortajarena saritu dute

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 14a, 09:44
Batis Kortajarena erdian, senide eta ikasleekin

Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak, AFEDEGI-k, Batis Kortajarena Lasagari zizurkildarra saritu du kirol federatuen galan. Federazioan, kirolari, entrenatzaile, zuzendari tekniko eta beste arloetan egindako lan «itzelagatik».

Saria jasotzerakoan Ekaitz Kortajarena semeak hitz batzuk eskaini zizkion aitari, bere ekarpena eskertuaz. Batis Kortajarena egun Danok Danena Halterofilia taldeko arduraduna da.

Ekaitz Kortajarenaren hitzak ekitaldian:
40 urtetik gora da halterofilian hasi zinela, eta zure ibilbidea oso zabala izan da. Lehen urratsak kirolari moduan eman bazenituen ere, entrenatzaile izateari ekin zenion ondoren; Donostian hasi, Beraundik pasa eta 1991tik aurrera Villabona-Zizurkilgo Danok Danena halterofilia taldean zaitugu.
Entrenatzaile aparta izan zara eta zure bakarkako entrenamenduei esker, urteetan zehar emaitza bikainak izan dira lortu dituzunak.
Epaile gisa, asanbladako partaide, zuzendaritza batzordeko kide eta zuzendari tekniko gisa ere jardun duzu urte askoz Gipuzkoako halterofiliarentzat. Gutako bakoitzarentzat izan duzu tartea, baita kristoren borondatea, bihotza eta esku ezkerra.
Bene-benetan egin duzu lan mundiala eta ederra. Zurekin lan egitea eta zugandik ikastea izan da kristoren plazerra.
Kontutan hartu baita mesedez, zure laguntza jasotzen jarraitzea behar dugula oraindik. Zugandik oraindik asko dugu ikasteko. Gure lana eta esfortzuarekin saiatuko gara zure ilusioa ez itzaltzen.
Denok nahi dugu eta denon partez mila esker esatea eta ohore bat izan dela zurekin aritzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!