Ederki goxatu dute goizean Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegia. Hilabetero moduan, Pedro Mari Otaño ikastetxeko guraso elkarteko kideek ipuinak kontatu dizkiete gerturatutako haurrei eta gurasoei, 'Ipuinen mundua familian' egitasmoaren barruan.
Umeak zur eta lur izan dira; izan ere, igelaren eta saguaren arteko istorioa musika doinuekin uztartu dituzte. Haurrak ez dira entzule soilak eta beraiek ere sortu dute beren ipuin musikatua: instrumentuak jotzeko eta ipuina antzezteko aukera ere izan dute. "Zoratuta gaude ekimen honekin", adierazi du bertaratutako batek.