XV. Ipuin lehiaketako sariak banatuta

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 26a, 17:49

Adinaren arabera bost kategorietan banatuta 338 lan aurkeztu dira XV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketara. Zizurkilgo Udalak maila handiko lanak izan direla azpimarratu du eta eskerrak eman dizkie parte hartzaileei, beren lagun eta familiei eta ikastetxeei agertutako konpromisoagatik.

Kategoria bakoitzean irabazleen izen-abizenak eta lanaren izenburua hemen:

A MAILA (6-8 urtekoena):

1. saria:

Izena: UNAX MENDIA DOLADO, 8 urte
Ipuina: Nire txolarrea.

2. saria:

Izena: MARKEL TELLETXEA, 8 urte
Ipuina: Belarjale bihurtu zen lehoia.


B MAILA (9-11 urtekoena):

1. saria:

Izena: SAMARA RODRIGUEZ MONCADA, 9 urte
Ipuina: Urrezko soinekoa.

2. saria:

Izena: ASIER OYARZABAL ARANGUREN, 10 urte
Ipuina: Ixkio.

C MAILA (12-13 urtekoena):

1. saria:

Izena: MALEN GURRUTXAGA NAVAS, 13 urte
Ipuina: Promesak, promesa

2. saria:

Izena: ALEXANDER SAN SEBASTIAN ARIZNABARRETA, 13 urte
Ipuina: 12 kanpaikadak.


D MAILA (14-16 urtekoena):

1. saria:

Izena: AINHOA MANTEROLA PAVO, 16 urte
Ipuina: Hari lauso bati helduta

2. saria:

Izena: OLAIA AZURMENDI MARCOS, 15 urte
Ipuina: Oroitzapenetan

E MAILA (17 urtetik gorakoena): Sail honetan aurten ipuin bakarra aurkeztu da eta epaimahaiak saritzeko maila bazuela esan du. Datorren urterako 17 urtetik gorakoak animatu nahi ditugu lehiaketan parte hartzera.

1. saria:

Izena: XABIER SAN SEBASTIAN ARIZNABARRETA, 20 urte
Ipuina: Suhiltzaileen kamioia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!