Irabazleak dagoeneko ezagunak badira ere, larunbat afalostea bitarte ez dituzte III. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako irabazleek euren sariak jasoko. Aurretik gainera, giroa berotze aldera bertso jarrien afaria izango da: Bertso berriyak, geronek jarriyak.
Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude 20 euroren truke, afaria egingo den Zizurkilgo Plaza Etxeberri jatetxean, Iriarte jatetxean, harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695751450 whatsapp zenbakian.
Bertso-paper lehiaketa arrakastatsua izan da parte hartzeari begira, Harituzeko ordezkariek azaldu bezala. Guztira 52 lan aurkeztu dira 24 helduen mailan, 7 gazteenean eta 31 gaztetxoenean.
Saridunei erreparatuta berriz, Amaia Agirrek irabazi du helduen maila Beti geratuko zaigu Paris lanarekin eta bigarren postua Asier Azpirozentzat izan da Enkarguz lanarekin. Gazteen mailan Julene Iturbe eta Ane Beloki eta gaztetxoenean Alex Agirre eta Oinatz Otegi izan dira, lehen eta bigarren sailkatuak, hurrenez hurren, maila bakoitzean.