Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Arrosak eta eskuorriak, sozialisten eskutik

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 20a, 18:26

Jose Antonio Sanchez eta Maria Luisa Arija, hurrenez hurren, Zizurkil eta Villabonako zinegotzi sozialistek arrosak eta eskuorriak banatu dituzte bi herrietan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan.

Villabonako Kale Nagusian abiatu dute ibilbidea eta kalez kale ibili dira, ondoren, Zizurkilen kanpaina egiten jarraitzeko.

18:30ean, Tolosako Gorosabel kalean eta Trianguloa plazan ariko dira Tolosako PSE-EEko kideak informazioa banatzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!