Ziotza pilota eskolan izen ematea irekita dago

Tolosaldeko Ataria 2013ko mai. 31a, 12:33

Zizurkilgo Ziotza Pilota eskolak matrikulazio epea ireki du. Egun hauetan, OtaƱo, San Millan eta Jesusen Bihotza ikastetxeetan esku orriak banatu ditu. Sei urtetik gorako neska-mutilek izena emateko aukera izango dute. Honez gain, ordea, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:00etara, Intxaur pilotalekuan egongo dira edo izena eman nahi dutenek 609 431 265 telefono zenbakira deitzeko aukera izango dute. Ekainak 14 izango da izena emateko azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!