Arropa birziklatua egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Villabona eta Zizurkilgo udalek datorren hilabeterako. Tytti Thusberg-en eskutik, arropa zaharrak hartu eta birmoldatzen ikasiko dute parte hartzaileek.
Ikastaroa maiatzean izango bada ere, datorren astelehenetik, hilaren zortzitik, aurrera, izen emateko epea zabalik izango da, apirilaren 30era bitarte. Ikastaroa berriz, maiatzaren 6tik 24ra bitartean burutuko da arratsaldeko ordutegian. Bostetan hasiko dira klaseak, eta zortzietan amaitu.
Ikastaroaren prezioa 65 eurokoa izango da Villabonako eta Zizurkilgo herritarrentzat. Gainontzekoek, 80 euro ordaindu beharko dituzte izen-emateagatik.
Datuak
Non. Villabona eta Zizurkil.
Izen-ematea. Apirilaren 8tik 30era bitarte.
Ikastaroa. Maiatzaren 6tik 24ra bitarte.
Ordutegia. 17:00-20:00.
Prezioa. Herritarrek 65 euro eta gainontzekoek 80 euro.