Maila handiko artistak etorriko dira etzi Zizurkilera, XI. Blues Jaialdira

Tolosaldeko Ataria 2013ko ots. 21a, 09:48

Zizurkilgo Udalak, Aurrera, Atxulondo eta Pasus tabernen laguntzarekin XI. Blues Jaialdia antolatu du. Ekimenaren barruan hiru kontzertu ikusteko aukera egongo da larunbatean Zizurkilen. Krisiaren eragina izan arren, aurrekontua erdira jaitsi dute, maila handiko artistak joango dira Aurrera, Atxulondo eta Pasus tabernetako kontzertuetara. Horien artean, Joan Pau Cumellas armonika jotzailea aipatu behar da. Kataluinarrak Miguel Talaverarekin osatuko du bikotea, eta blues, country eta jazz doinuak eskainiko dituzte. Euskal Herriko ordezkaria The Romanticos taldea izango da. Musika afro amerikarra jorratzen dut, eta 2009an sortu zen talde honetan Iker Piris tolosarrak jotzen du.

Antolatzaileek eskualdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte gaualdira, Ā«horrelako musikariak ikusteko aukera paregabea egongo baita larunbatean ZizurkilenĀ».

Egitaraua

Otsailak 23, larunbata

23:00. Atxulondo tabernan, Joan Pau Cumellas & Miguel Talavera.

00:15. Pasus tabernan, The Romanticos.

01:30. Aurrera tabernan, Gaby Jogeix Blues Band.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!