2013ko aurrekontuen aurkezpena egingo du Zizurkilgo Udalak

Tolosaldeko Ataria 2013ko ots. 20a, 09:45

Gaur, asteazkena, Zizurkilgo Udalak 2013 honetarako  prestatutako aurrekontuak aurkeztuko ditu herritarren aurrean. Hitzordua Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Herritarrentzat zein erakundeentzat aurtengoa urte zaila izango zenaren jakitun, aurrekontu parte hartzaileak landu ditu Zizurkilgo Udalak. Batzordeetan bilduta, lehentasunak finkatu eta doiketen inguruan eztabaidatu dute herritarrekin.

Herritarren parte hartzea

Eztabaida horiek baliatuta prestatu dituzte aurrekontuak, eta, beraz, bermatuta geratu da herritarren parte hartze zuzena. Hori dela eta, udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten  guztiei, eta hurrengo urteko aurrekontuetan parte hartzearen bidean sakontzeko konpromisoa hartzen du.

Prozesua amaitzeko, biharko hitzorduan azalpenak emango dituzte, udalak aurrekontu horiekin egin ahalko duenaz eta ezingo duenaz. Aurkezpena euskaraz izango da, baina dokumentazioa  gazteleraz banatuko da inork jarraitu nahiko balu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!