Hamabi hilabete eta hamaika burukomin langileriarentzat

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko api. 26a, 09:00

Unipapel, Insalus, Munksjö eta Echesa-Gamesan lan gatazkak izan dituzte azken urtean; Adunako enpresarena da hala ere, kasurik muturrekoena

Kapitalismoaren globalizazioa bizitzen ari garen honetan, Tolosaldean azken urtean eman diren lan gatazkak mundu zabalean ematen ari den joeraren ispilu besterik ez dira. Horren adibide da, esaterako, eskualdean orain, egoerarik gordinena bizitzen ari diren Adunako Unipapeleko langileen kasua.

Bulego eta eskola materiala egiten zuten Adunako enpresan eta Springwater Capital inbertsio funtsak Adveo Graour Internacional taldeko Unipapeleko eskualdeko planta erosi zuen eta dirua lortzeko modua ez dela langileen lana, baizik espekulazioa iritzita, hiltzen utzi dute lantokia. 2013ko abenduan Adveok Springwaterri saldu zizkion Unipapelen hiru lantegiak Logroño, Madril eta Aduna eta ordutik Adunako langileen sufrikarioak ez du etenik izan. Lehen borroka olatuan aurre jubilazioen eta 'neurri ez traumatikoen' bidez lortu zuten egoera lausotzea, baina bigarren olatua ere iritsi zen, eta orduan ere manifestazio, elkarretaratze eta bestelako protesten bidez egin zioten aurre egoera latzari. Baina ez dute erantzunik jaso oraindik. Une honetan urte betetik gorako nominak zor dizkie enpresak langileei eta auzia epaitegietan dago. «Enpresak Enplegua Erregulatzeko Iraungitze Txostena aurketztu zuen eta borroka orain epaitegietan dago erantzule ugari daudela aldarrikatuz», esan du LABeko Tolosaldeko Haize Mendia ordezkariak.

INSALUS

Ez da hau lan munduan ematen ari den joera bakarra, bada beste bat ere, krisia aitzakia hartuta, langileak egin dituzte leku askotan egoeraren sostengatzaile, erantzule, estutu lehenik, eta egoerak onera etortzean, ahaztu. Hori egin zuten ere Lizartzako Insalusen. Krisia zela eta, langileak «beldurtu» eta soldata jaitsierak onartu zituzten, baldintza batekin: egoerak onera egitean, itzuliko zieten. Baina ez zen horrela izan. Enpresa hitzarmena ezin itxi ibili ziren horregatik, eta azkenean grebara jo behar izan zuten. Epe motzean izan zuten erantzuna, «zorionez», eta azkenean akordio batetara iritsi ziren. Langileek dena bukatzerakoan argi zuten mezua: «Borrokak merezi du», esan zuten ozen.

Echesa-Gamesan, Asteasun, ere berdin. Hitzarmen duina eskatzeko lanuzteak egin zituzten. Langileak lau urtetan soldata berarekin eta salatu zutenez, enpresaren irabaziak gora. «Malgutasun handiagoa eskatzen digute, gaixo egoteko eskubidea kendu, soldatak izoztu... gerrikoa estutzeko garaian langileok hitza bete genuen, orain kendutakoa itzultzeko garaia da, eta hori eskatzen dugu», esan zuten. Mobilizazioek kasu honetan ere, emaitza ona izan zuen. Eta hitzarmen berria sinatzea lortu zuten. Era berean, urteko lanaldia jaistea eta bestelako gizarte mailako hobekuntza batzuk ere lortu zituzten. Tarte horretan Gamesak eta Siemesek bat egin zuten, arlo horretan munduko lider izatera pasaz.

Elduako Munksjön ere ia urte bete eman zuten lanuzteak egiten. Arrazoia bera: Gipuzkoa mailako hitzarmena ezin ixtea. Ekainean itxi zuten azkenean, baina non stopoaren inguruan ez ziren akordioetara iritsi. Greba mugagabe bat hastekoak zirela iritsi ziren akordio batera.

Erlazionatuak

Langabeziak behera, baina nola?

Rebeka Calvo Gonzalez 2017 api 26 Tolosaldea

Prekarietatearen kontra

Tolosaldeko Ataria 2017 api 26 Amasa-Villabona 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!