Korrika 20 -2017-

Euskararen ekilibristak

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 4a, 12:21

Goiztiarra izan da Korrika eskualdean, 06:45ean zeharkatu du Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga. Lizartza izan da lehena lekukoa hartzen eta Aduna azkena.  

BatZuk dio aurtengo leloak, eta batzuk izan dira bai euskarari babesa eman eta korrika zeharkatu dutenak Tolosaldeko kale eta errepideak. Petoa jantzi, lekukoari heldu, pankarta atzean jarri eta lehen edizioaz geroztik ohikoak diren leloak kantatzen eman dituzte pausoak Tolosaldeko herritarrek, tipi-tapa, euskara aho eta mingainean, euskarari arnas emanaz.

ATSEDENIK GABEKOA

AEKri eta euskaltegian euskarara gerturatzen diren guzti horiei babesa eman diete herriz herri Tolosaldeko auzotarrek. Lizartzarrak izan dira goiztiarrenak euskararen akrobata izaera erakusten, iratzargailuak goiz jarrita eta 06:45ean heldu dio lehenengoz eskualdeak lekukoari. Leaburu-Txarama, Tolosa, Ibarra, berriro Tolosa, Anoeta, Irura, Amasa-Villabona, Zizurkil eta Aduna etorri dira atzetik. Gaurkoan ase ez direnak bigarren eguna ere izango dute Tolosaldean korrika egiteko; hitzordua Ikaztegietan larunbat goizaldeko 04:48an jarrita dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!