Musikrea, udaleku musikala Aste Santuan

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 24a, 17:02

Apirilaren 10etik apirilaren 21era egingo dira udaleku musikalak eta 3 eta 12 urte arteko umeentzako zuzenduta egongo da, 09:30tik 13:30era.

Lehen astearen prezioa 45 eurokoa izango da eta bigarren astearena 60 eurokoa. Bi asteetan udalekuetan parte hartu nahi dutenek 95 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen emateak 699 123 029 telefonoan egin beharko dira edo bestela leire@musikanaiz.com helbidean. Bestalde, informazio gehiago izango www.musikanaiz.com webgunean eta jakinarazi dutenez, deskontua izango da anai arrebentzako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!