Zizurkilgo Mushing Txapelketa, larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 24a, 11:01

Eneko Agirre eta Hike Mushing Taldeko bere kideek Zizurkilen iaz hasitako ekimenari jarraipena eman diote. Bihar, hilak 25, Zizurkilgo Mushing Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da, 17:00etatik aurrera. Aurrez, 16:00etan, kontrolak pasa beharko dituzte parte hartzaileek, hau da, kirolariek eta txakurrek.

Arratsaldeko lehen proba Bikejoring-a izango da. Txakurrak bizikleta egokituari tiraka ibiliko dira 4,5 kilometroko zirkuituan. Ondoren, 17:30ak aldera, patinetearekin aterako dira parte hartzaileak. Txakur krosa 19:00ak aldera hasiko da. Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gainera. Ondoren, sari banaketa ekitaldia izango da, 20:30ean. Aurrez, ordea, haurrentzat ezusteko berezia egongo da. Lasterketan atera diren txakurrekin korri egiteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Izen ematea
Egunean bertan izena emateko aukeraz gain, antolatzaileek herrikrosa.eus webgunean jarri dute horretarako aukera. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gabeek 18.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!