Ustelkeria sarearen itzala Euskal Herriko abiadura handian

Urko Apaolaza Avila 2017ko mar. 21a, 20:13

Espainiako Estatuan barrena abiadura handiko trena eraikitzen ari den Isolux Corsán enpresaren inguruko eroskeria kasuek ez dute etenik eta Euskal Y-a ere zipriztindu dute. Momentu honetan Zizurkil-Andoain arteko zatia ari da egiten multinazionala Euskal Herrian.

Bartzelonako AVEaren eskandaluak azaleratu zuen ustelkeria sarea 2014an: Isolux Corsán-ek azpikontrataturiko enpresari batek aitortu zuen Adif-eko teknikariei opariak egiten zizkietela exekutatu gabeko obrak egiaztatzearen truke.

Guardia Zibilak hamar lagun atxilotu zituen operazioan eta begirada guztiak segituan jarri ziren enpresa bera Euskal Y-ko trenbide proiektuan eraikitzen ari den lau zatiengan: bi zati Adif Espainiako sozietate publikoak esleitu zituen Bizkaian eta beste bi Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan.

AHT Gelditu! Elkarlana koordinadorak publikoki azaldu zuen kezka, eta EH Bilduk gogorarazi zuen zati horietako batean –Tolosa-Hernialde artekoan– Herri Kontuen Euskal Epaitegiak irregulartasunak atzeman zituela lehenago. Zehazki, epaitegiak zioen “iritzi-balioak” gailentzen zirela eta segurtasun planik gabe hasi zirela lanak.

Koalizio abertzaleak Eusko Jaurlaritzari azalpenak eskatu zizkion Legebiltzarrean. Honen erantzuna: prozesuak berme guztiak zituela, baina epaitegiaren gomendioak kontuan izango zituztela “gardentasun eta kontrol hobe baten mesedetan”.

Jarraitu irakurtzen Argiaren webgunean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!