"Larriki gaixorik dauden 23 preso ditugu jada"

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mar. 11a, 18:18

Euskal presoek bizi duten sakabanaketa eta bizi dituzten baldintza gogorrak salatzeko itxialdia burutu dute asteburuan, Alegian. Antolatutako ekitaldiena artean Eskubide urraketak eta preso gaixoak hitzaldia eskaini zuten Teresa Toda sarekideak eta Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko psikologo eta koordinatzaileak. Manu Azkarate tolosarra izan zuten gogoan. Larriki gaixo dagoen presoa da eta espetxeak egoera larriagotuko duela nabarmendu zuten. Larriki gaixo dauden euskal presoak etxeratzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar eguerdian, hiriburuetan, eta iluntzean herrietan. Tolosan 19:00etan bilduko dira Trianguloan.

Fernando Arburua psikologoa da eta baita Jaiki Hadi elkarteko koordinatzailea ere. Euskal presoen kopurua jaitsi bada ere, hauen osasun egoerak okerrera egin duela esan zuen eta bi arrazoi aipatu zituen: 60 urtetik gora dituzten presoak gehiago direla eta askok 20 urte baino gehiago daramatzatela espetxean.

Sareko kide den Teresa Todak bere aldetik, presoen egoerak hobera egiteko herritarren babesa eta inplikazioa ezinbestekoak direla esan zuen.

Erlazionatuak

Teresa Toda sarekidea

Tolosaldeko Ataria 2017 mar 11 Alegia   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!