Zeren zain zaude inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko?

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 8a, 18:11

Argazki berriak jaso ditugu inauterietako argazki lehiaketan! Zuk ere sari bikainak eskuratu nahi al dituzu? Har ezazu minutu bat eta bidali zure argazkia, igandea baino lehen! 

Argazkiak formulario honen bidez bidali beharko dituzu MARTXOAREN 12a baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu. 

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!