Gonzalo Serrano irabazle XIV. Aiztondo Klasikoan

Irati Saizar Artola 2017ko mar. 5a, 15:33

Caja Rural taldeko Gonzalo Serranok irabazi du XIV. Aiztondo Klasikoa Patxi Alkorta Memoriala helmugara esprintean sartuta. Lizarte taldeko Antonio Jesus Soto izan da bigarren eta Caja Ruraleko Jaume Suredarekin osatu dute podiuma. 

Adunatik abiatu dira 10:00etan 23 urte azpikoen eta elite mailako txirrindulariak, Espainiako Kopako bigarren lasterketa egiteko. 28 taldek hartu dute parte eta 196 lagun ibili dira Aiztondo bailarako errepideetan. Lehenik Ordiziarako itzulia egin dute, eta itzuleran, Alkiza igo ondoren, Aiztondon lau itzuli eman dituzte.

Villabonako kale nagusian jarri dute aurten helmuga eta Caja Ruraleko Gonzalo Serranok zeharkatu du lehendabizi 3:37:32ko denborarekin. Espainiako Kopako lehendabiziko lasterketa ere berak irabazi zuen eta hau bigarrena zenez, lider jarraitzen du. Segundoko alderik atera gabe helmugaratu da Antonio Jesus Soto, azken metroetan egindako esprintaren ostean; eta 40 segundo gehiago behar izan ditu Jaume Suredak helmugaratzeko. Taldeko saria Caja Ruralentzat izan da. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!