Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

'Emakumea eta kirola' mahai ingurua, hasteko

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 2a, 19:23

Saiaz Mankomunitateak hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira,  eta horietan lehenengoa bihar egingo den mahai ingurua izango da, Harremanak Hezkuntza Elkartearekin batera antolatua. 

Emakumea eta kirola izenburua du mahai inguruak, eta Bidania-Goiazko udaletxeko bilkura aretoan egingo da, 19:00etan hasita. Nekane Zinkunegi kazetaria izango da moderatzailea, eta bertan parte hartuko dute Eguzkiñe Peña Oiartzun futbol taldeko jokalariak, Patri Espinar pilotariak, Izaro Arbe zesta-punta jokalariak, Alba Menendez Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak eta Javi Otermin Bera Bera eskubaloi taldeko prentsa arduradunak.

Zineforuma

Martxoaren 8an, Bidania-Goiatzen ere, Amama filamren inguruko zineforuma egingo da, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Ondoren solasaldia egingo da, belaunaldi desberdinen arteko harremanak gai moduan hartuta, eta Olatz Berastegi adituak gidatua. Jarraian mokadutxoa egingo da.

Afaria Albizturren

Martxoaren 10ean, ostirala, emakumeen afaria egingo da Albizturko herriko ostatuan, 21:00etan hasita. Izena emateko 943 65 44 26 zenbakira deitu behar da, martxoaren 7ko eguerdia baino lehen.

Hitzaldia

Martxoaren 14ean hitzaldia egingo da, 18:30ean, Albizturko eskolan. Hezitzaileok eta generoa; nola jokatzen dugu umeekin? izenburupean, eta Amelia Barquin hezkidetzan adituak gidatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!