Hamaiketakoa (Alegialdea) 2017-02-21

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 21a, 11:00

Lehenbizi Altzoko tokiko agenda 21eko ekintza plan berriari buruz hitz egingo dugu Josu Astrain zinegotziarekin.  Ondoren, Iñaki Perurenak ostiralean Altzon egindako emanaldiaren zati bat entzungo dugu. Ikaztegietara joango gara, Imanol Mendizabal inauterizalearekin Tolosako inauteriez hitz egitera. Azkenik, Amezketako talai dantzariak eta Abaltzisketako txantxoen oihu eta makil hotsak entzungo ditugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!