Gutuna: «Euskal Herriko elkarteen arteko finalaren ondorengo gogoetak»

Pilotabizi Pilotazaleen Elkartea 2017ko ots. 21a, 09:36

Denbora pixka bat tartean uzteak ematen duen perspektibatik, Pilotabizik zenbait gogoeta egin ditu otsailaren 5ean, final egunean, gertaturiko ekintza larri eta negargarrien ondoren. Hauek dira publiko egiten ditugun gogoetak:

1. Pilotabizin jaso dugun babesa eta elkartasuna eskertu nahi dugu, bai pilota maite duten pertsona askoren partetik, baina batez ere espresuki 23 pilota klubetatik, beraietatik 14, Torneo Nazionalean parte hartu dutenak. Baita bost nazio arteko mailako federazioetatik jasotakoa ere.

2. Egun hauetan gure pilota aktibitatea diruz babesten duten agenteekin ditugun zubiak eta erlazioak sendotzen aritu gara. Oso gustura gaude beraiengandik sentitu dugun gertutasuna eta konfiantzarekin, beronek ematen digulako indarra aurrera jarraitzeko gure aktibitatea garatzen, hau da, EHko kluben arteko torneoa. Hala ere, bertan behera utzi ditugu 2017rako sinatuta geneuzkan 20.000 euroko konbenioak Tour-Zirkuitoa eta Challenge-Retoa garatzeko.

3. Babesleen agindua betez, Pilotabizik elkarteen arteko torneoaren erregelamendua aldatu egingo du, beraiekin adostutako zenbait iritzi garbi jasoz bertan.

4. Gure aktibitatearekin aurrera jarraitzen dugu eta zenbait ekintza aurrera ateratzeko lanetan gabiltza, hala nola:

A. Pilotaren historia azaltzen duen erakusketa didaktikoa egitea. Horretarako, zenbait material interesgarri bildu dugu, pertsona askoren laguntza baliagarriaz kontatuz, bestela ez baitzen posible izango horren emaitza ona lortzea.

B. Amezketa inguruan pilotaren historia eta garapenaren berri emateko turismo proiektu bat martxan jartzea. Horretarako punta-puntako enpresa teknologiko baten laguntza izango dugu.

C. Pilota jokoa zabaltzeko proiektu bat lantzea nazio arteko mailako komunikabide talde batekin.

Pilotabizi Pilotazaleen Elkartea,  Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!