Emakume taldeak: "Autodefentsa bidez erantzungo dugu"

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 20a, 12:54

Eskualdeko emakume taldeek irmoki salatu dute bortxaketa. "Alkohola eta jaia ez dira aitzakia. Kontrola galdu izana argudiatzeak ez du erasoa justifikatzen", esan dute.

"Nazkatuta" daudela esan dute. "Nazkatuta gaude emakume izateagatik erasoak jasan behar izateaz. Nazkatuta ohetik jaiki eta bortxaketa berri baten albistea jasotzeaz. Nazkatuta gaude beldurra izateaz. Nazkatuta etxera joaterakoan beldurra izateaz", nabarmendu dute. Erasorik onartuko ez dutela esanda, hauei autodefentsa bidez erantzungo dietela esan dute. "Erantzun guztiak dira legitimo", esan dute.

Erasoei erantzun kolektiboa eman behar zaiela esan dute eta aldarrikatu nahi duten bezala joan daitezkeela, "askatasuna dugu nahi dugun bezala jantzita joateko edo nahi duguna esateko". "Berdin du noiz edo nola ematen diren erasoak, berdin du inauteriak diren edo zer diren, ez dute lekurik. Borrokan jarraituko dugu etengabe", gaineratu dute.

Eraso matxistak ez dituztela onartzen ozen esateko manifestazioa egingo dute ostegunean, Ostegun Gizen, 19:30ean, Trianguloatik abiatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!