2017ko irteerak antolatzeko asmoarekin, otsailaren 14an, Tolosako Frontoi tabernan bilkura antolatu du Aiztondoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.
Txokolatea txurroekin edo kafea opilarekin banatuko dira bileran, baina aurrez eman beharko da izena, ostirala, otsailak 10 baino lehen, Aiztondoko bulegoetan, 943 69 39 30 telefonoan.
Tolosara joateko autobusa aterako da Aiztondotik:
-Adunatik 16:00etan.
-Zizurkildik 16:15etan.
-Larrauldik 16:30etan.
-Alkizatik 16:45etan.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!