Matrikula kanpaina abian

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 1a, 17:56

Datorren ikasturterako matrikula kanpaina abian jarri da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako.

On line egin nahi duenak otsailaren 9an bukatzen da epea, eta ikastetxean bertan egin nahi duenak otsailaren 10a du horretarako muga. Aurkeztu behar diren derrigorrezko dokumentuak ondorengoak direla zehaztu du Hezkuntza sailak:

•Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.

•Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria. •Familia helbidearen erroldagiria udalak egina.

•Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).

•Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.).

•Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta (premia berezietako ikasleak). Behin-behineko zerrendak argitaratzeko epea otsailaren 23a izango da, eta erreklamazioak eta uko egiteak martxoaren 8ra arte egin ahal izango dira. Behin betiko zerrendak argitaratzeko epea, berriz, martxoaren 16an bukatuko dela adierazi du Hezkuntza sailak.

Ikastetxeak

Ondoren, herriz herri, Tolosaldean dauden Haur Hezkuntzako, Lehen Hekuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen zerrenda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!