Bi taldeak sekulako liga egiten ari dira, eta partida gehienak irabazi dituzte: 11 partida irabazi, eta bi galdu.
Era berean, orain arte bi derbi jokatu dituzte eskualdeko taldeek eta talde baten zein bestearen aldeko emaitzak izan dira; lehenengoa, Ibarrako taldeak irabazi zuen, 6 eta 2ko emaitzarekin. Bigarren partidan, berriz, Laskorain taldea izan zen garailea, 6-4ko markagailuarekin.
12 jardunaldi falta dira liga bukatzeko, eta titulua eskuratzeko lehian daude Lauburu Mahala Ibarra eta Laskorain. Ikusi beharko da bi taldeen jokoek zein bilakaera izaten duen eta bigarren itzulian zein aurreratzen den.